lunes, 11 de noviembre de 2013

Aukeratu beharko


tiempo de cambios-rita levi montalcini-9788490063613

Hurrengo liburuaz pentsatzen hasi beharko gara...Hona hemen proposamen bi:



Datorren mintegi saioan erabakiko dugu. Proposamen gehiago ekarri!

martes, 5 de noviembre de 2013

Azaroaren 20an ¿El Otoño del Patriercado? (II)

Datorren azaroaren 20an Berritzegunean elkartuko gara arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara  Carlos Lomas-en liburuarekin jarraitzeko. 5. kapitulutik aurrerakoak irakurriko eta komentatuko ditugu.

Urriaren 28an ¿El Otoño del Patriarcado? (I)



Zertaz hitz egin genuen?

  • Tradizioak emakumeei emandako tratuaz (54. orrian) Tradizioaren pisua aipatu orduko gaur egungo alardea gogora ere.
  • Emakume/ gizon rolak kulturalki ezarriak dira bai, baina badugu horretan zereginik (78. orrian)
  • Hari hauetatik tiratzeko eskolan erabil daitekeen liburu interesgarria: ¿De dónde sale esta niña?
  • Zenbat eta zenbat “desikasi” behar dugun (85.orrian) Eta bestetik, zenbat ikasi behar dugun ere  (112.orrian)
  • Gaur egun neskek berdintasunaren bidea nahikoa argi omen dute, baina mutilak ordea despistatutago euren rolaz, lekuaz, agian  erreferenteen faltan.  Zentzu honetan eskolak ematen duen berdintasunezko mezua ez dator bat gizarteak orohar, eta medioek bereziki, ematen dutenarekin. Eta hausnarketarako galdera: eskoletan aldarrikatzen dugun berdintasunezko mezua gure bizimodu pribatuan praktikan jartzen al dugu?
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ala emakumeen desberdintasuna aldarrikatu? (135.orrian) 
 
Kapituluen hasierako aipuetatik bi bereziki:
  • Bigarrenarena: Una mujer es una mujer. Sólo se convierte en criada, esposa, mercancia, conejito de Playboy, prostituta o dictáfono humano en determinadas relaciones. Fuera de esas relaciones no es la yudante del hombre igual que el oro en sí no es dinero. Gayle Rubin
  • Laugarrenarena: Las palabras importan. Aunque creamos que estamos utilizando el lenguaje, es el lenguaje quien nos utiliza. De forma invisible moldea nuestra forma de pensar sobre las demas personas, sus acciones y el mundo en general. Deborah Tannen 
Azken aipu honen haritik eskolaren zeregina hizkuntzaren erabileran: pertsonak aipatuz (aitari edota amari eraman hau, eskatu…) familien aniztasuna kontuan hartuz (guraso ohikoen ordez familiak aipatuz), abizen bien erabilera bultzatuz…